Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Gipuzkoa gozatuz

Arditurriko Interpretazio Zentroa

Arditurriko Interpretazio Zentroa

Esperientziak

Ezagutu ezazu Aiako Harria Parke Naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna modu bizi eta didaktikoan

Beheko solairuan dibulgazioa helburu duten bi gune daude. Lehenengoa, Aiako Harria mendiguneari buruzko sarrera bat da. Bertan, orain 300 milioi urte, hura sortzeko izan ziren fenomeno geologikoen berri ematen da. Beheko solairuko gainerako espazioa Aiako Harria Parke Naturalari buruzkoa da, ez bakarrik haren edertasun ikusgarriagatik eta bertako floraren eta faunaren aberastasunagatik, baita mendi-ibilbideak egiteko, alpinismorako edo paisaiaren edertasunaz gozatzeko eskaintzen dituen hamaika aukerengatik ere. Aiako Harria parkeko klimak eta orografiak, florak eta faunak, eta gizakiaren esku-hartzeak eta mitologiak txunditurik utziko dute bisitaria.

Lehen solairuan Arditurriko meatzearen ustiapena ezagutzera ematen da, Erromatarren garaitik hasi eta 1984ean itxi zuten arte. Hainbat euskarri eta teknologia berrien bitartez, bisitariak Arditurriko paisaia eta bertan burutzen ziren meatze jarduerak ezagutuko ditu; baita garai ezberdinetako biztanleen gizarte eta kulturaren berri izan ere.

Asteartertik Igandera Oiartzungo herrian. Ordutegiak aldatzen dira denboraldiaren arabera, horregatik komenigarria da beraien webgunea bisitatzea joan aurretik.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117