Gipuzkoako garraio publikoan egin daitezkeen ibilbideak planifikatzen dituen tresna da planifikatzailea. Horretarako, parametro batzuk ezartzea ezinbestekoa izango da; abiapuntua, helmuga, ibilbide mota eta bidaiatu nahi den ordua, besteak beste.
Horri esker, erabilgarri dauden ibilbide onenak jasoko dituzu; azkarrenari lehentasuna emango bazaio ere, guztira 4 jasoko dituzu. Behin gustuko ibilbidea aukeratuta, joan-etorria egiteko beharrezko informazio guztia eskainiko dizu, oinez egin behar duzun bidea eta garraio publikoa hartu edo utzi behar duzun tokia adieraziz.