Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Gipuzkoa gozatuz

Gipuzkoako kostaldea

Gipuzkoako kostaldea

Esperientziak

Kostaldean zehar, Orio eta Getaria ingurura eramango gaitu N-634 errepideak. Erretegien usainak eta hondartzak dira herri horietako erakargarri nagusiak.

Herri horietara autopistaz ere iritsi daitekeen arren, N-634 errepidea erabiltzea gomendatzen dizuegu, ikuspegi ikusgarriak baititu. Orioko erdiguneko kale malkartsu eta harriztatuetan Bariko San Nikolasen parrokia nabarmendu behar da. XVII. mendean eraikitako elizaren egitura herriak garai batean zuen defentsa-sisteman txertatzen da. Aldare nagusiko erretaula eta Bariko San Nikolasen irudia gordetzen duen horma-hobiari eusten dioten salomondar zutabeak aipagarriak dira. Itsas bidaiariak zaintzen ditu Bariko San Nikolasek.

Oriotik Zarautz aldera abiatuko gara, ikusteko asko baitu Zarautzek. Kale Nagusian, esate baterako, Gipuzkoako arkitektura gotiko zibilaren erakusgarri bikainenenetakoa den Dorre Luzea ikusi ahal izango dugu. XV. mendean eraikitako hiru solairuko eraikinak erabateko defentsa-izaera du, aspaldian erakustareto bada ere. Aurrealdeari itsatsitako eskailera nabarmendu behar da. Hurrengo geldialdia berriki handitu duten Photomuseum museoan egingo dugu. Liburutegia, hemeroteka eta argazki-artxiboa ere badituen museo honek argazkigintzaren 150 urteko historia errepasatzen du, aurreneko asmakizunetatik egunotara.

Getarian, berriz, ezinbestean egin behar da sartu-irtena Salbatore Deunaren elizara. Kaiaren gain-gainean dago herriko altxor nagusia. Tenplu gotiko dotore honen barrualdea arkudun galeria batek inguratzen du, eta ganga ere izugarri ederra da. Eliza honetan sortu zen 1397 urtean Gipuzkoako Ermandadea, gaur egungo lurralde historikoaren hazia. Kaian barrena, San Anton mendira iritsiko gara, 'Getariako sagua' deituriko mendixka ezagunena. Portuaren muturrean aurkituko ditugu mendi gainera eramango gaituzten bidexkak. Igotzea merezi du, kostaldearen gaineko sekulako bistak izango baititugu gora heldutakoan. Hareharrizko haitzetan arrantzaleen eta ama birjinen irudi zizelkatuak daude. San Anton ermitaren hondakinen ondoan, berriz, itsasargia aurkituko dugu, itsaslabar ikusgarri baten gain-gainean.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117