Tolosa Gourmet
Tolosa gastronomiarekin lotuta dago: bapo jatearekin eta larunbatero baserritarrek produktuak saltzeko egiten duten azokarekin.
Tolosa gastronomiarekin lotuta dago: bapo jatearekin eta larunbatero baserritarrek produktuak saltzeko egiten duten azokarekin.
Eskualdeko sukaldari ospetsu baten laguntzarekin, Tolosako eta Euskal Herriko errezetarik ezagunenak egitea proposatzen dizugu, Zerkausiko azokan bertako produktuak erosi eta gero. Gida batek erakutsiko dizu nola aukeratu osagai egokienak, prestatu behar dituzun errezetetan zapore eta testura onenak lortzeko. Halaber, lore eta landare azoka bisitatuko duzu Berdura plazan; Euskal Herria plazan, aldiz, atzerriko produktuen eta oihalgintzakoen azoka izango da ikusgai.
Erosketa egin ondoren, Sukaltalka tailerrera joango zara sukaldariaren begiradapean ondoko errezetetako batzuk prestatzera: pintxoak, Tolosako babarrunak Ibarrako piperrekin, edota sasoian sasoiko barazkiz osatutako platera. Guztiak dastatu ahal izango dituzu. Larunbatero errezeta bana prestatuko duzu; aukeratu ezazu gustukoena.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117