Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Gipuzkoa gozatuz

Albaola

Albaola

Aisialdia

Pasaiako Badiaren sarreran Euskal Itsas Faktoria dago, zaharberritutako ontziola batean kokatuta eta Jaizkibel lurrunezko draga zaharraren ondoan.

Bazter magiko eta ezkutu honetan erriberako arotzek balio etnografiko eta historiko handiko itsasontziak zaharberritu eta eraikitzen dituzte. Albaola Faktoriak euskaldunek Mundu Berrian izandako itsas abenturak ekartzen ditu gogora, bale arrantzaleen eta euren ontzien istorioen bitartez. Horregatik, museo bat baino gehiago, faktoria hau leku ireki eta irudimenezkoa dugu, non prozesu dinamiko baten bitartez euskal itsas historia ezagutu ahal izango dugun bertako ontzirik ezagunenetarikoaren errepikaren ageriko eraikuntza bisitatuz: XVI. mendeko San Juan baleontzia.

San Juan baleontzia XVI. mendeko euskal ontzigintzak zuen garrantziaren adierazgarri zuzena da eta bere erreplikaren eraikuntza burutzeko, ekipamendu kulturalek zein ondasuna, historia, ontzigintza, hezkuntza eta ingurumenarekin lotura duten agente sozialek elkarlanerako sare bat osatu dute. Gainera, egitasmo hau Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren baitan dagoen proiekturik berezienetarikoa da.

Baleontziaren eraikuntza prozesua bertako Euskal Itsas Faktorian bisitatu daiteke. Dinamikoa da eta eraikuntza faseen konpasarekin batera eboluzio ikaragarria jasango du denborak aurrera egin ahala, estrukturaren piezak elkarretaratzen joango direlako zurezko estalpe handi baten baitan.

Albaolako bisita turistikoaren esperientziaren osagarria Pasaiako badian nabigatzea da, museora itsasotik iristeko aukera baitago "Hospitalillo Kaian" kokaturiko itsas motora zerbitzuari esker. Trintxerpeko aparkalekuan aparkatu eta bertako kaitik abiatuko den ontzi berdean enbarkatu.

Ordutegia:

  • Aste Santutik irailera arte 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Urritik Aste Santura arte 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Itxita: Urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

Informazio gehiago: www.albaola.com

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117