Entrenamendu pertsonalizatua
Mugi txartelaren titularra izateak bizitza osasuntsua izaten lagunduko dizu. Entrenatzaile pertsonala eduki nahi duzu? Parte hartu, bada, zozketan!
Mugi txartelaren titularra izateak bizitza osasuntsua izaten lagunduko dizu. Entrenatzaile pertsonala eduki nahi duzu? Parte hartu, bada, zozketan!
Mugik hiru hilabeterako entrenamendu egokitua eskaintzen dizu.
Norberari egokitutako entrenamendu zerbitzuak egoera fisikoaren plangintza eta jarraipen sakonagoa eskaintzen du. Osasuntsu mantentzen lagunduko dizugu!
Gimnasioetako monitoreek hasierako testa (antropometrikoa, gorputzaren gantz-indizea, egoera fisikoaren balorazioa…) eta beste hainbat test egingo dituzte garapen fisikoaren jarraipena egin ahal izateko; horrela, norberaren entrenamendu fitxa eguneratzen joango dira.
Jarduera hauek egiteko, Donostia Kirolak material teknologiko berezia dauka; pultsometroak, bioinpendazia-baskulak, TRX, fit-ball-a...
Saria
Hiru hilabeteko entrenamendu egokitua, uztailetik irailera.
Zozketan parte hartzeko epea
Zozketa martxan egongo da 2016ko maiatzaren 23tik ekainaren 14ra. Zozketa 2016ko ekainaren 15ean egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.
Sariaren erabilgarritasuna
Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117