El florido pensil "Niñas"
"El florido pénsil NIÑAS" ikusteko bost sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!
"El florido pénsil NIÑAS" ikusteko bost sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!
El florido pénsil "NIÑAS" lanak gerraondoko Espainiako hezkuntza sistemaren krudeltasun absurdu eta zentzugabea jasaten duten bost neskatoren egunerokoa kontatzen du. Eskola gizartearen eta horren ideologia menderatzailearen isla zen. Ideologia horrek Erdi Aroko patriarkaturik sakonena berreskuratu eta azken ondorioetaraino ezartzea erabaki zuen. Emakumeak izan ziren ekintza moralizatzaile horren helburu; izan ere, ezkontzea eta etxeko lanak egitea zen beren berezko bidea.
Beren ibilbide profesionala; familia osatzea eta seme-alabak edukitzea. Horretan bat zetozen ia guztiak, emakumeak zein gizonak: maistra, apaiza, gurasoak, moralistak, kupletistak, eleberri arrosen idazleak, baita gimnasia-irakasleak ere. Eszena guztietan ikusiko da, batzuetan argi, besteetan itzulinguru korapilatsuen bidez, bi emakume mota baino ez zeudela: zintzoak eta besteak.
"El florido pénsil NIÑAS" ikusteko bost sarrera bikoitz.
Saria
"El florido pénsil NIÑAS" ikusteko bost sarrera bikoitz.
Zozketaren epea
Zozketa martxan egongo da 2016ko martxoaren 1etik 3ra. Zozketa 2016ko martxoaren 4an egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta bost irabazle eta hamar ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badie edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badute, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Sariaren erabilgarritasuna
Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117