Zumalakarregi Museoa
Zozketa honetan Ormaiztegiko Zumalakarregi Museorako lau sarrera irabazi ditzakezu. Ez galdu aukera!
Zozketa honetan Ormaiztegiko Zumalakarregi Museorako lau sarrera irabazi ditzakezu. Ez galdu aukera!
Zumalakarregi Museoa XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa, eta jendeari Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu. Garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikarekin lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion. Hori islatzeko, museoak edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidaia dinamiko bat proposatzen du, egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezkoa delako.
Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan ziren Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Migel Zumalakarregi politiko liberala.
Lau sarrera Zumalakarregi Museora.
Saria
Lau sarrera Zumalakarregi Museora.
Zozketan parte hartzeko epea
Zozketa martxan egongo da 2017ko maiatzaren 29tik ekainaren 29ra. Zozketa 2017ko ekainaren 30ean egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.
Sariaren erabilgarritasuna
Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117