Noiztik ospatzen da Euskal Jaia Zarautzen?
Lehiaketa honetan surf-a egiten ikasteko aukera irabazi dezakezu. Gozatu Gipuzkoaz!
Lehiaketa honetan surf-a egiten ikasteko aukera irabazi dezakezu. Gozatu Gipuzkoaz!
Irailaren 9an, Arantzazuko Amaren jaiegunean, Euskal Jaia ospatzen da Zarautzen, astebetez (1etik 9ra) luzatzen den herri folklorearen erakustaldi paregabea. Baina, jakingo al zenuke esaten festa hau noiz sortu zen?
Erantzuna asmatzen baduzu, hiru lagunentzako oinarrizko surf ikastaroa irabazi dezakezu. Olatuak hartzen, oholera estiloarekin igotzen eta itsasoaren jokabidea interpretatzen ikasiko duzu; kultura apart eta freskagarrian murgilduz.
Oinarrizko surf ikastaroa hiru lagunentzat.
Saria
Oinarrizko surf ikastaroa hiru lagunentzat.
Lehiaketan parte hartzeko epea
Zozketa martxan egongo da 2017ko urtarrilaren 12tik martxoaren 30era. Erantzuna asmatu dutenen artean, zozketa 2017ko martxoaren 31n egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
Erantzun zuzena eman duten parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Lehiaketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.
Sariaren erabilgarritasuna
Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Lehiaketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117