Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Lehiaketak

Aurreko lehiaketak

Flysch-aren ibilbidea

Flysch-aren ibilbidea

01-11-2016 - 23-12-2016
Aurreko lehiaketak

Zein izan da 2016ko Europako Mugikortasunaren Asteko leloa? Erantzuna asmatzen baduzu, itsasontzian nabigatzeko aukera irabazi dezakezu.

Zein izan da 2016ko Europako Mugikortasunaren Asteko leloa?

  • A: ”Mugikortasun adimentsua. Ekonomia sendoa."
  • B: “Kale hobe bat zure esku dago”
  • C: “Mugitu aire garbiagoaren alde!”

Idatzi ezazu "A", "B" edo "C" hizkia beheko laukian. Erantzuna asmatuz gero, Zumaiatik Mutrikura ontzian nabigatuko duzu Flysch itsaslabarrak ezagutuz.

Esperientzia hau Euskal Kostaldeko Geoparkean egiten da, 60 milioi urteko historia duten ikaragarrizko labarren artean. Zumaiatik, Deba zeharkatuz, Mutrikura nabigatuko duzu. Itsaslabarretan planetako santutegi handienetariko baten sekretuak ikusiko dituzu, eta harrietan, dinosauruen desagertzea bezalako gertaerak ezagutuko dituzu. Gidari profesional baten eskutik, lurra itsasoarekin lotu duten tradizioak ezagutuko dituzu: Zumaiako ontziola, Debako komertzioa eta Mutrikuko bale-arrantza.

  • Flych ibilbidea bi lagunentzat.

    Bi lagunentzako ontzian nabigatzeko aukera ematen du; Zumaiatik Mutrikura, inguruko geologia, kultura eta tradizioa interpretatzen dituen gidari profesional batekin. Mutrikun 45 minutuko geldialdiaren ostean, Zumaiara itzuliko da ontzia.

    Iraupena: hiru ordu.

    Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

  • Saria

    Flych ibilbidea bi lagunentzat.

    Lehiaketan parte hartzeko epea

    Lehiaketa martxan egongo da 2016ko azaroaren 1etik abenduaren 22ra arte. Erantzun zuzena asmatu duten parte hartzaile guztien artean, zozketa bat egingo da 2016ko abenduaren 23an.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Erantzun zuzena asmatu duten parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Lehiaketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo handiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Lehiaketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117