Dantzari, Jesús Herrera
Jesús Herrera ikusteko bost sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!
Jesús Herrera ikusteko bost sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!
Ikuskizun honetan, artistak euskal musika tradizionala eta flamenkoa batu nahi ditu. Jaioleku duen lurra eta artista gisa hazi zeneko lurra. Errespetu osoz batzen ditu bi kultura desberdin, bi musika-estilo desberdin, flamenkoko ikuskizuna sortzeko. Artistak euskal dantzetan arakatu, eta bere sentimendu flamenkora eramaten ditu. Ikuskizun honetan, ikusiko dugu nola bi kulturak bat egin dezaketen, elkar ulertu eta maita dezaketen. Ezaugarri horiek guztiak agertuko dira maitasun-historia polit, eta sentimenduz, indarrez eta talentuz betetako batean.
Jesús Herrera ikusteko bost sarrera bikoitz.
Saria
Jesús Herrera ikusteko bost sarrera bikoitz.
Zozketaren epea
Zozketa martxan egongo da 2016ko martxoaren 1etik 3ra. Zozketa 2016ko martxoaren 4an egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta bost irabazle eta hamar ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badie edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badute, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Sariaren erabilgarritasuna
Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117