Quatro Santos em Três Actos
Virgil Thompsonek konposatutako opera hau ikusteko harmar sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!
Virgil Thompsonek konposatutako opera hau ikusteko harmar sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!
Quatro Santos em Três Actos Virgil Thompsonek 1927an Gertrude Steinen libreto baten gainean konposatutako opera bat da. Hogei bat santu biltzen ditu, errealak zein irudimenezkoak, eta gutxienez, lau ekitaldi eta preludio bat. Opera hau, aktoreen ikuskizunarekin batera adituko dena, oinarri izan da elkarrizketa dramaturgiko eta koreografiko bat eraikitzeko eta soinua diseinatzeko.
Testua bi hizkuntzatan berridatzi da jatorrizkotik abiatuta; batzuetan, operan gertatzen dena itzultzen du, eta beste batzuetan, ekintza eta testu jatorrizkoak birsortzen eta parodiatzen ditu oharren, ahotsen interakzioaren, soinu-distortsioen eta jokatzeko era berri baten bidez.
Emanaldia portugesez izango da euskarara eta gaztelerara azpititulatuta.
Estreinaldia Estatuan.
"Quatro Santos em Três Actos" ikusteko hamar sarrera bikoitz.
Saria
"Quatro Santos em Três Actos" ikusteko hamar sarrera bikoitz.
Zozketaren epea
Zozketa martxan egongo da 2016ko martxoaren 1etik 3ra. Zozketa 2016ko martxoaren 4an egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta hamar irabazle eta hamabost ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badie edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badute, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Sariaren erabilgarritasuna
Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117