Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Gorrotxategi, ohitura goxoa

Gorrotxategi, ohitura goxoa

19-09-2016 - 30-09-2016
Aurreko zozketak

Munduko sukaldaritzarik onenaren sekretuak ezagutzen hasi zaitezke eskaintza honetan. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!

Gorrotxategi gozotegiaren museoa bisitatuz hasiko da esperientzia hau. Gozo-denda klasikoen produktu bakan eta originalez, txokolatearen lanketaz eta kandelateriaz gozatu ahalko duzu.

Gorrotxategi familiak, gainera, gozo-dendako aterak irekiko dizkizu. Hori nahikoa ez eta Tolosako gozorik tipikoena egiteko aukera izango duzu; maisu batek lagunduta, teilak egingo dituzu eta, noski, egindakoa etxera eramateko abagunea izango duzu gertukoenekin dastatzeko. Amaitzeko, Gorrotxategin ezaguna den txokolatearen usainaz eta zaporeaz gozatuko duzu.

  • Lau sarrera Gorrotxategi Museora.

    • Sariaren barne: Gozotegiaren museoan bisita gidatua, txokolate dastaketa eta teilak egiteko tailerra. Gonbidatuak etxera eramango ditu tailerrean egindako produktuak.
    • Iraupena: Bi ordu inguru. Jarduera 11:00etan hasiko da, 13:00ak arte.
    • Nabarmentzekoak: Tolosako gozo tipikoenen maisuarekin batera aritzea, teila eta zigarrotxoak egitea, Gorrotxategi familia ezagutzea eta museoa bisitatzea.
    • Noiz egin daiteke?: Uztaila eta abenduan izan ezik, urte guztiko larunbatetan. (Uztaila eta abenduan, museoa bisitatu daitekeen arren, ezin da tailerra egin).
    • Hizkuntzak: Museoko gidaria: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsera. Tailerra: euskara eta gaztelania.

  • Saria

    Lau sarrera Gorrotxategi Museora.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko irailaren 19tik 29ra. Zozketa 2016ko irailaren 30ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117