Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Sagardoa eta itsasoa

Sagardoa eta itsasoa

22-07-2016 - 31-08-2016
Aurreko zozketak

Ezagutu sagardoaren eta itsasoaren arteko lotura itsasontziko paseo eta sagardotegiko otordu batekin. Gainera, Sagardoetxea eta Aquariuma bisitatuko dituzue.

Astigarragako Sagardoetxea Museoa euskal sagardo-kultura ezagutzeko leku aproposa da. Noski, honelako esperientzia bat osatzeko ezinbestekoa da sagardotegiko menu tipikoaz dastatzea: bakailaoa, bakailao-tortilla, txuleta, Idiazabal gazta eta intxaurrak, eta, batez ere, sagardoa. Gainera, gida baten laguntzarekin, txotx-aren inguruko sekretu guztiak ezagutuko dituzue.

Itsasoa ere zuen zain dago, sagardoaren eta euskal kostaldearen arteko lotura historikoa ezagutuko baituzue. Donostian, Kontxako Badia eta inguruak itsasontzian zeharkatuko dituzue. Horrez gain, Aquariumean bisita gidatua egin eta ozeanarioaren tuneleko emozioa bizitzeko aukera izango duzue.

  • "Sagardoa eta itsasoa" esperientzia bi lagunentzat:

    • Sagardoetxea Sagardoaren Euskal Museoan bisita gidatua
    • Sagardotegian otordua
    • Paseo gidatua Kontxako Badian itsasontzian
    • Aquariumera bisita gidatua

    Ez da sariaren parte Donostia eta Astigarraga arteko lekualdaketa, baina garraio publikoan egin dezakezu!

    Ordutegiak:

    • Goizean, 10:00etan. Aquarium> Itsasontzian paseoa> Sagardoetxea> Sagardotegian bazkaria.
    • Eguerdian, 12:00etan. Sagardoetxea> Sagardotegian bazkaria> Itsasontzian paseoa> Aquarium.
    • Arratsaldean: 16:00. Aquarium> Itsasontzian paseoa> Sagardoetxea> Sagardotegian afaria.

    Esperientzia irailaren 30era arte egin daiteke.

  • Saria

    "Sagardoa eta itsasoa" esperientzia bi lagunentzat.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko uztailaren 22tik abuztuaren 31era. Zozketa 2016ko irailaren 1ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117