Igerilekurako bonuak
Mugik bizitza osasuntsua izaten lagundu nahi dizu, Intxaurrondoko igerilekura eramanez. Parte hartu eta blaitu zaitez osasunaz!
Mugik bizitza osasuntsua izaten lagundu nahi dizu, Intxaurrondoko igerilekura eramanez. Parte hartu eta blaitu zaitez osasunaz!
Dudarik gabe, azken urteetan igeriketak gero eta jarraitzaile gehiago bildu ditu; ez osasunarentzako onuragarria delako soilik, baita pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen den kirola delako eta adin guztietarako aproposa delako ere.
Gainera, igeri egiteak giza-gorputzari muskuluen bi heren baino gehiago erabiltzea eskatzen dizkio, hauek tonifikatuz, indartuz eta adinean aurrera joan ahala sortu daitezkeen artikulazioen lesioak ekidinez.
Osasunaz blai!
Instalazioen ordutegia:
Informazio gehiagorako, Donostia Kirolaren webgunera jo dezakezu.
Saria
Intxaurrondoko Udal Kiroldegiko igerilekurako 10 sarrerako bi bonu.
Zozketan parte hartzeko epea
Zozketa martxan egongo da 2016ko azaroaren 1etik 14ra. Zozketa 2016ko azaroaren 15ean egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta bi irabazle eta hiru ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.
Sariaren erabilgarritasuna
Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.
GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.
Easo Kalea 74 1º
20006 Donostia-San Sebastián
Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
943 000 117