Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Bi spa bonu

Bi spa bonu

17-10-2016 - 31-10-2016
Aurreko zozketak

Erlaxatu zaitez Mugirekin! Intxaurrondoko spa gunerako 10 erabilerako bi bonu zozketatzen ditugu. Parte hartu eta gozatu!

Uraren pasadisuan erlaxatzeko aukera eman zeure buruari. Ezagutu itzazu urak zure osasunari eman diezazkiokeen onurak!

Intxaurrondoko Udal Kiroldegiak spa gune bat du, herritarrek hidroterapiaren onurez gozatu dezaten. Spa gunea igerilekuaren ondoan kokatuta dago eta 180m2-ko azalera du. Barnealdean, hidroterapiako tratemendu anitzak eskaintzen dituen igerileku zabala nabarmendu daiteke: ur-zurrustekin, hamakekin, ur-jauzi zerbikalarekin... Gainera, gune honetara joaten diren erabiltzaileek sauna eta oinetarako putzua dituzte eskura. Putzu hau 6 metroko luzerako pasillo modukoa da, ur beroa eta hotza txandakatzen dituen alboko ur-zurrustez eta zirkulazioa aktibatzen duten errekarriez hornitua.

Informazio gehiagorako, Donostia Kirolaren webgunera jo dezakezu.

  • Intxaurrondoko Udal Kiroldegiko spa gunerako 10 erabilerako bi bonu.

    Instalazioen ordutegia:

    • Astelehenetik ostiralera: 7:30 - 22:00
    • Larunbatetan: 9:00 - 20:00
    • Jai egunetan: 9:00 - 14:00

  • Saria

    Intxaurrondoko Udal Kiroldegiko spa gunerako 10 erabilerako bi bonu.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko urriaren 17tik 30era. Zozketa 2016ko urriaren 31n egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta bi irabazle eta lau ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badie edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badute, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117