Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Lehiaketak

Aurreko lehiaketak

Selfie lehiaketa

Selfie lehiaketa

01-07-2016 - 30-09-2016
Aurreko lehiaketak

Garraio iraunkorrarekin lotutako selfie bat ateratzen baduzu, Bidasoan paddle surf egiteko aukera irabazi dezakezu.

Surfzalea zara? Surfean lasai, isilik eta inguruan jendetzarik izan gabe aritu nahi al duzu? Hondarribia eta Bidasoa ibaia horretarako aukera paregabeak dira. Jar zaitez SUP taularen gainean eta, arraunaren eta norbere gorputzaren laguntzarekin, ibaian behera joango zara ibaia itsasoratzen den tokiraino; Hondarribiko hondartza ingururaino.

Horretarako, garraio iraunkorrarekin edota bizitza osasungarriarekin lotutako selfie bat atera beharko duzu. Hartu minutu bat lehiaketarako: hartu mugikorra edo kamera, atera argazki bat eta atxiki ezazu orrialde honetan bertan. Originala izan zaitez!

  • Stand Up Paddle Surf (SUP) saio bat bi lagunentzako

    Sariaren barne daude materiala, instalazioak, begiraleak, segurua...

    • Iraupena: 3 ordu
    • Nabarmentzekoak: Txingudiko badiako lasaitasun eta aberastasun naturala, SUP oholaren gainean erreka bat jaisteko esperientzia eta "mugak apurtzeko" sentsazioa Frantzia eta Espainia lotzen dituzten zubiak igaroz.
    • Noiz egin daiteke?: Hitzordua aurrez hartuta, urteko edozein egunetan.

  • Saria

    Stand Up Paddle Surf (SUP) saio bat bi lagunentzako.

    Lehiaketan parte hartzeko epea

    2016ko uztailaren 1etik irailaren 30era. Zozketa 2016ko urriaren 1ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean, irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Lehiaketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Irudi eskubideak

    Parte hartzaileak lehiaketara aukeztu duen argazkiaren irudi eskubide guztien titular bakarra dela bermatzen du. Gainera, argazkia webgunean nahiz sare sozial eta medio fisiko eta elektronikoetan erabiltzeko baimena ematen dio antolatzaileari.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117